Eduki publikatzailea

Ni euskaragile! Izena eman euskaltegietan

Lana topatzeko aukerak hobetu nahi badituzu, euskaragile zara.

Zure bezeroei oraindik kalitate handiagoko zerbitzua eskaini nahi badiezu, euskaragile zara.

Euskarazko titulu ofizial bat lortzeko beharra baduzu, euskaragile zara.

Zure komunitate berria bete-betean gozatu nahi baduzu, euskaragile zara.

Zure seme-alabekin gure hizkuntza partekatu nahi baduzu, euskaragile zara.

Eta gu ere bagara. Horregatik lagundu nahi dizugu eta erraztasunak jarri nahi dizkizugu zure helburu eta beharretara egokitzen diren ikastaro espezifiko, ordutegi malgu, zein metodologia berritzaile eta erakargarrien bitartez.

Gainera, laguntza ekonomiko garrantzitsuak ditugu euskara ikasi nahi duen pertsona ororentzat eta, bereziki, langabetuentzat, zein Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edo Giza Larrialdietarako Laguntza (GLL) jasotzen ari diren pertsonentzat.
Informa zaitez eta zatoz euskaltegira.

Denok gara euskaragile. Eta denon artean egiten dugu Pasaia.

Gai hauei buruzko informazio gehiago ondoko inprimakia:

  • Laguntza ekonomikoak
  • Aurrez aurreko mintzamena euskaltegian bertan
  • Euskara Pasaian lanean ari diren dendarientzat
  • Euskara 12 urte arteko haurrak dituzten gurasoentzat
  • Euskara enplegu-aukerak hobetu nahi dituzten langabetuentzat
  • Euskara 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, haien intereseko gaien bidez
  • Euskara praktikoa eta oinarrizkoa Pasaiara heldu berri direnentzat
  • Euskaltegian edo zure etxetik eta zure erritmora