Eduki publikatzailea

Mintzagun sariko film laburren emanaldia Errenterian

Oarsoaldea Garapen Agentziak eta Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek euskara ikasten ari diren herritarrek euskara erabiltzeko dituzten aukerak eta espazioak handitzeko eta ugaritzeko helburuarekin, Euskarazko film labur onenari eman ohi zaion Mintzagun  Saria sortu zuten 2012an. Hala, Ikuska festibalera aurkezten diren film laburren artean, euskarazko onena aukeratzen dute eskualdeko euskaltegietako ikasleek.

Aukeraketa urriaren 20an egingo da Errenteriako Niessen Kulturgunean egingo den film laburren ikustaldian. Goizeko 10:00etan elkartuko dira euskara ikasleak Niessenen eta euren botoen bidez hautatuko dute aurtengo Mintzagun sariaren irabazlea. 

Emitituko diren filmak honako hauek izango dira: “Ihesa”, “Bitartekaritza istorio bat”, “Hileta”, “Hasiera”, “Beti bezperako koplak”. Lehiaketaz kanpora, bitxikeria moduan, “Aitxitxe” film laburra ere ikusi ahal izango dute bertaratzen direnek.