Eduki publikatzailea

Masterclas saioak udal kiroldegietan

Urtarrilaren 28an BPXport Kirol Zerbitzuak-ek Donibane zein Trintxerpeko kirolguneetan masterclass saioak eskainiko ditu dohain eta guztiontzat.

Batetik, Donibaneko kirolgunean latindar dantzak ikasi eta horiez gozatzeko aukera egongo da 12:00etatik 13:30era eskainiko den saioan. Masterclass horretan zein urtean zehar eskaintzen den jardueran zenbait dantza landuko da, hala nola, merengea, saltsa, bachata edota kizomba.

Bestetik, Trintxerpeko azoka eraikineko kirolgunean hirugarren adinekoen osasunera bideraturiko ariketa fisikoko saioa izango da 10:00etatik 11:30era.  Halako saioen helburu nagusia da bertan landurikoa norbanakoari bere egunerokotasunean baliagarri izatea, pertsonen osasunean positiboki eragitea, alegia. Saioan mugikortasuna, indarra edota oreka landuko dira, besteak beste. Hori guztia taldean egingo da.  

Informazio gehiago kirolguneetako harreretan: Donibane 943 34 53 71  eta Trintxerpe 943 39 97 53. Animatu eta parte hartu!