Eduki publikatzailea

Martxoaren 8aren inguruan udalaren programazioa

Martxoak 6, asteazkena

  • 19:00 Trintxerpeko alkateordetzan:  'Emakumea eta Lan Mundua' mahai-ingurua: emakume sindikalista bat eta lan arloko prebentzioko emakume teknikari bat izango ditugu hizlari.

Martxoak 7, osteguna

  • 19:30 Trintxerpeko Alkateordetzan: “Matria” film laburraren proiekzioa.

Martxoak 8, ostirala: GREBA

Antxon (informazio gehiago Facebooken “Antxoko Asanblada Feminista” orrian)

  • 00:00 Kanpaldia Zumardian.
  • 7:00 Piketeak eta diana, informatzeko helburuarekin.
  • 9:00 Gosari autogestionatua.
  • 11:00 Muxikoak.
  • 12:00 Elkarretaratzea eta manifestazio girotua.
  • 14:00 Bazkari autogestionatua (norberak berea eramanda) eta kantaldia.
  • 16:30 Azokan dantza komunitarioko tailerra.
  • 18:30 Antxon elkarretaratzea, eta Orereta eta Donostiako mobilizazioetara joango gara.

Donibanen

  • Goizean: deialdia dauden manifestazioetara. Haurren zaintza gizonek egiteko programa.

Trintxerpen

  • 12:00 Gernika plaza morez mozorrotu.
  • 18:00 Oreretan 19:00etan izango den manifestaziora elkarrekin joateko deialdia.

Martxoak 9, larunbata

Donibanen

  • 9:30-13:30  Doako tailerrak Donibaneko kulturgunean (apuntatzeko:  667 72 21 44 telefonora deitu):
    • Autodefentsa tailerra hasiera maila (16 urtetik aurrera)
    • Autodefentsa tailerra sakontze maila (16 urtetik aurrera)
    • Maskulinitate tailerra.
    • Haurtzaindegia behar izanez gero, aukera egongo da.
  • 14:30 Txaranga plazatik Meipira, bazkaritara eta Bertso Bazkari Musikatua Bixi-Bixin. Bertsolariak: Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus, Beñat Antxustegi eta Eneko Sierra musikariekin. Gai jartzailea: Donibane Azkarate. Ondoren, kantu giroan.
 

ESKUORRIA

PDF (1,2 Mb)