Eduki publikatzailea

Maketa erakusketa San Pedroko liburutegian: bela, baporea eta gasolioa

Pasai San Pedroko liburutegia eta itsasontzien maketak egiten dituzten jubilatuek itsasontzien erakusketa bat antolatuko dute Pasai San Pedroko liburutegian.

Apirilaren 9an emango zaio hasiera eta apirilaren 26an bukatuko da.

Hiru itsasontzi egongo dira ikusgai astelehen, astearte eta ostegunetan, erakusketak irauten duen bitartean. Halaber, hiru ostegun horietan, 12, 19 eta 26an, 17:30ean, maketak egiten aritzen diren bi jubilatu etorriko dira itsasontziak nola egiten diren erakustera, eta prozesu guztia kontatzeaz gain, zuen galderei erantzungo diete.  

Osteguneko solasaldietan 8 urtetik 18 urtera bitartekoek har dezakete parte. Hala ere, interesa handia duten helduek ere parte har dezakete. 
Hortaz, anima zaitez, eta presta zaitez ikasteko eta ongi pasatzeko!

ARTANGA

Aurretik balearen harrapaketarako erabili zen Tartanga EX BRN izenekoa.  Port Arthuren eraiki zen 1918an.  
  • Luzera 37,15 metro
  • Erruna 7,25 metro
  • Zingoa 4,55 metro
  • Espantsio hirukoitzeko makina bertikala 
  • Abiadura 10 korapilo
  • Fuela 60Tm (hasiera batean ikatza)
  • Kontsumoa 2,5Tm 24 ordutan
Espainiako Itsasontzien Zerrenda Ofizialeko datuen arabera (1960) honela jasota dago: Armador la Sociedad S. Chausson, eta Donostiako matrikula du 1473 Folioan.
Santiago Chausson jaun armadoreak egin zuen erosketa eta Coruñako armadore batek erosia da.  Luzuriaga Ontziolan zatitu zuten eta egokitu zuten bakailaoaren arrantzarako itsasontzi izateko. 
Garrantzizko lana izan zen 38 m-ko luzeratik 41,13 m-ra igarotzea.  1957ko otsailaren 25ean izan zen hori. Luzeran PYSBEko handiak baino 23 metro gutxiagokoa zen.

PETRACHO

1944ko urriaren 19an Petracho arrantza-ontzia hondoratu egin zen, Pasaiako portutik irten ondoren. Portuko Memorian (1942-1948) horrela jasota dago gertakaria:

Urriaren 19an goizeko 11:00etan, eta itsaski handia zegoela, portutik irteteko prestatu ziren Andonaegui armadore-etxeko “Anton” eta “Petracho” ontziak, Irlandako itsasoetan arrantza egiteko asmoz.

“Anton” ontzia ondo pasatu zen puntetatik, eta “Petracho” ontzia atzetik zihoan, baina gehiegi hurbildu zen Arandoaundira eta, zeharkatzeko garaian, itsas kolpe gogor baten ondorioz, kroskoko oholak barra jo zuen; horrek itsasontzia gogor astindu zuen; zortzi tripulatzaile uretara erori ziren eta kaskoan ur-zirritu handi bat sortu zen. Itsasontzian geratu ziren tripulatzaileek laguntza eskatu zuten, eta itsasontzia portu barrura itzuli zen; lehorreratzen saiatu ziren, laster hondoratuko zela ohartu baitziren. Azkenik, Santa Isabel gazteluaren parean hondoratu zen, gainerako tripulatzaileek ontzia utzi ondoren.