Eduki publikatzailea

Maiatzaren 10 eta 11n, Azoka solidarioa

Azoka solidarioa Pasaian!

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak azoka solidarioa antolatu du Pasaian. San Markoko mankomunitatearekin duen akordioa baliatuz, Antxo eta Trintxerpeko kaleetan erabilitako liburuen azoka antolatu dute helburu birekin: alde batetik, berrerabilpena sustatu eta hondakinen sorrera ekidin eta, bestetik, gizartetik baztertzeko arriskua duten pertsonei laguntza eskaini.

Ekimenaren informazio gehiago azoka solidarioren web orrian aurki dezakezu (www.azokasolidario.eus).

Azokaren kokalekua eta datak: 2016ko maiatzaren 10ean Antxon (Zumalakarregi kalean) eta 11n Trintxerpen (Euskadi etorbidean)