Eduki publikatzailea

Udal ludoteken logotipo berriak dagoeneko hiru udal ludoteken kanpoaldea identifikatzen du

Ikasturte honetan logotipo bat sortu da, udalerrian ditugun hiru udal ludotekak identifikatzeko. Hartara, hiruek erakunde-ikur komuna izango dute, eta hori erabiliko dute udal ludotekei buruzko informazioa zabaltzeko komunikazio-euskarri guztietan.

Une honetan jada jarrita dago udal ludoteka guztien kanpoaldean. Logotipo berriaren bidez, jolasaren mundua sinbolizatu nahi da, haurren oinarrizko eskubidea delako; era berean, heziketa-lan handia egiten duten ludoteken irudi modernoa eman nahi da 

Jolasaren bidez, harremanetarako lekua eskaintzen dute ludotekek, balioetan oinarrituriko heziketa bultzatzen dute, aukera berdintasuna, euskararen erabilera, iritsi berriak diren haurren gizarteratzea... Hau da, Pasaiako Udalaren haur eta gazte arloko politikaren ardatzetako bat dira ludotekak.