Eduki publikatzailea

2018/19 ikasturtea udal ludoteketan, 4-12 urte bitarteko haurrentzat

Pasaiako Udalaren Gazteria Departamentuak eta Kantauri Ludiko Elkarteak, Udal Ludotekak kudeatzeaz eta koordinatzeaz arduratzen den elkarteak, udal-ludoteketan izena emateko epea ireki dute. Epea irailaren 17tik 28ra egongo da irekita, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:00etatik 19:30era.

 

MATRIKULAZIO ORRIA

PDF 0,6 Mb

Ikasturte berri honetan Antxoko ludotekaren zerbitzua 3. hezitzaile batez indartzen jarraituko  dugu hartara ludoteka horretara joaten den haur kopuru handiari dedikazioa eta arreta, eta zerbitzuaren kalitatea hobetu ahal izateko.

Ludotekak Pasaiako lau barrutietako haurren eskura daude Trintxerpe-San Pedron, Donibanen eta Antxon. 4 urtetik 12 urtera arteko haurrak hartzen dituzte bertan.

Haurrentzako gizarte eta hezkuntza arloko ekipamenduak dira, beroietan elkar daitezen eta elkarrekin jolas dezaten. Halaber, haurrek sormena erabiliz garatzeko aukera dute, lagun berriak egitekoa, irudimena bizkortzekoa eta jostailuen ardura hartzekoa, gainerakoekin partekatu ondoren. 

Jolas-jarduera ugari egiten dira ludoteketan; esaterako, jolas askeak, mahai-jolasak, lantegiak, txotxongiloak, txangoak, jolas- eta liburu-mailegua, etab.
Ikasturte honetan logotipo bat sortu dute udalerrian diren hiru ludotekak identifikatzeko; hartara, identitate korporatibo komuna izango dute eta udal ludotekei buruzko informazioa emateko komunikazio-euskarri guztietan erabiliko da. 

Pasaiako txikienentzako zerbitzuak dira ludotekak, eta urriaren 1ean hasiko dira, eta harik eta datorren urteko ekainera arte egongo dira irekita, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 18:30era txikienentzat (4-8 urte) eta 18:30etik 20:00etara  handienentzat (8-12 urte) aste barruan. Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara irekiko dira adin guztietakoentzat. 

Adin horretako haurrak dituzten pasaitar familia guztiei igorri zaie izena emateko epeari buruzko informazioa. Izen-emate guztiak ludoteketan bertan egingo dira:

  • Trintxerpe-San Pedroko ludotekara joango direnek Espinosa de los Monteros kalean, Poblado auzoan, eman behar dute izena, edo 943-392510 telefono-zenbakiaren bidez.
  • Donibaneko ludoteka herri eskola zaharrean dago, J. J. Otaegi plazan; bestela, 943-517290 telefono-zenbakia erabil daiteke.
  • Antxokoek Gure Zumardian dagoen Azoka eraikinean eman behar dute izena, edo 943-248512 telefono-zenbakiaren bidez.

Ikasturte osorako kuota, urritik ekainera artekoa, iazkoa adinakoa izango da, 56,20 €-koa da, eta diru-sarreraren egiaztagiria ludotekara bertara eraman behar da, izen-emate fitxa bete ondoren izen-ematea formalizatzeko.

Udal-zerbitzu horiek oso harrera ona dute haurren artean; izan ere, pasa den ikasturtean, 350 haurrek hartu zuten parte ludoteketako jardueretan.