Eduki publikatzailea

Familientzako antzerkia: Linbo planeta

  • LINBO PLANETA
  • FAMILIENTZAKO ANTZERKIA
  • Pasai Donibaneko kultuguneko Juanba Berasategi aretoan
  • MARTXOAK 17, igandea
  • 18:00

Sinopsia:

Inork oroitzen ez duen leku bat. Hondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso?

Edo, nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada. Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du, eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da, ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika.

Sarrerak ordubete lehenago takillan edo lotura honetan: https://www.eventbrite.es/e/entradas-linbo-planeta-familientzako-antzerkia-55274256790