Eduki publikatzailea

Liburutegiko itsasontzia eraikitzea Pasaiako familiekin

Maiatzaren 6an 17:00etatik 18:30 bitarteko saioa 

Pasai Donibaneko bibliotekaren lagunek eta Pasaiako Irrizaleen taldeak liburutegian eraikiko den itsasontzia auzolanean eraikitzeko deialdia egin nahi diete Donibaneko familiei. 

Lehenengo saioan neurri naturaleko maketa egingo dugu guztion artean, eta hurrengo 2-3 saioetan, hainbat herritarren laguntzarekin (arotzak, margolariak, jostunak...), Donibaneko liburutegian kokatuko den benetako itsasontzia eraikitzen joango gara. 

Auzolanean parte hartu nahi baduzu, azaldu larunbatean udaletxe zaharrean arratsaldeko 17:00etan. 

Animatu!