Eduki publikatzailea

Liburutegien nazioarteko eguna

1997az geroztik, urriaren 24an Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzen da, Balkanetako gerran 1992an Sarajevoko liburutegian izandako sutea gogora ekartzeko.

Horrekin batera, frankotiratzaileen balen artean liburutegitik ahal bezainbeste ateratzeko ahalegina egin zuten lagun haiek izango dira gogoan, askok bizia galdu baitzuten bertan.

Jokabide harekin argi utzi nahi izan zuten haiek toki hark herriarentzat zer-nolako balio historikoa zuen.