Eduki publikatzailea

Sergio Pereiraren “La bahía bajo la niebla” liburuaren aurkezpenak

Sergio Pereiraren azkeneko nobelaren aurkezpena urtarrilaren 3an San Pedroko Liburutegian egin ostean, Pasaiako gainerako liburutegietan ere aurkezpena egiteko asmoa du Sergiok. Horretarako ondorengo saioak antolatu dira:

  • Urtarrilaren 24an, 19:00etan Trintxerpeko liburutegian.
  • Otsailaren 6an, 19:00etan Donibaneko Ubera liburutegian.
  • Otsailaren 28an, 19:00etan Antxoko liburutegian.

"La bahia bajo la niebla" da izenburua, eta 80ko hamarkadan girotuta dago, Pasaiako Badian. Aurkezpenetan liburuak eskuragarri egongo dira eta sinatu ere egingo ditu.