Eduki publikatzailea

Xabier Etxanizen "Denok gara google" liburuaren aurkezpena

Ekainaren 14an, Pasaiako liburutegietako irakurketa klubak ikasturte honetako azken saioa izango du Trintxerpeko liburutegian 19:30ean. Xabier Etxaniz Rojoren “Denok gara Google” liburua landuko da, eta idazlea bertan egongo da. Saioa irekia da eta nahi duen orok har dezake parte.

Urtero bezala, irailean taldea osatzeko izen-emate epea zabalduko da, eta urrian ikasturte berriko saioak hasiko dira Eider Rodriguezen “Bihotz Handiegia” liburuarekin.