Eduki publikatzailea

Lan eskaintza publikoa 2017: 3 plaza, Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako agente izateko

Eskaintza hau Pasaiako Udaleko 2017ko Lan Eskaintza Publikoan kokatzen da.

  • DEIALDIA: Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako 3 agente.
  • HAUTAKETA-PROZEDURA: lehiaketa-oposizio askea.
  • OHARRA: deialdia Pasaiako Udalak eta beste hainbat udalek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin izenpetutako kudeaketa-gomendioaren hitzarmenekin bat etorriz egiten da. Horrenbestez, hautaketa-prozesu guztia Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak kudeatuko du.
  • ESKAERAK AURKEZTEKO PROZEDURA: eskaerak Internet bidez aurkeztu behar dira, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren web orrian. Jarraibideak:
    • Sakatu ondorengo esteka: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
    • Sakatu orriaren erdian azalduko den irudia.
    • Sakatu orriaren ezkerraldean azalduko den "Indarrean dauden deialdiak" esteka.
    • Sakatu orriaren erdian azalduko den "Udaltzaingoen deialdi bateratua" esteka.
    • Sakatu orriaren ezkerraldean azalduko den "Onarpen-eskaria" esteka.
    • Sakatu orriaren erdian azalduko den "Jarraitu" botoia.
    • Idatzi zure NAN zenbakia eta hizkia, eta sakatu "Jarraitu" botoia.

Oharra: Pasaiako Udalak ez du kudeatzen aipatutako web orria. Horrenbestez, Pasaiako Udalak ezingo ditu konpondu orri horrekan sor litezkeen arazo edo disfuntzio informatikoak.

 

 

OINARRIAK

PDF (0,3 Mb)

 

Oinarrien laburpena

PDF (0,1 Mb)

 

Epaimahaiaren izendapena

PDF (0,1 Mb)