Eduki publikatzailea

Larrialdi Plana. Hasierako onarpena

Pasaiako Udalak 2017ko uztailaren 17an egindako ezohiko batzarrean erabaki zuen hasierako onarpena ematea Udalaren Larrialdi Planari.

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraiki, hogei baliodun egunean jendaurrean egongo da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarki hau agertzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Udalaren Idazkaritzan aztertu eta egoki jotako erreklamazioak aurkez daitezen.

Epe hori igarota alegaziorik ez bada aurkezten, behin betiko onartutzat joko da aipatutako erabakia.

 
 

LARRIALDI PLANA

PDF 96,1 Mb