Eduki publikatzailea

Langabetuentzako euskara ikastaro trinkoak doan Pasaiako euskaltegian

Pasaitarra al zara? Langabezian? Eta... euskara ikasteko, zure maila hobetzeko edota hizkuntza eskakizunen bat prestatzeko gogorik bai?
Aurreko galderei BAI erantzun baldin badiezu, ondoko informazioa zure interesekoa izango da.

Pasaiako Udalak langabezian dauden pasaitarrentzat ikastaro trinkoak eskaintzen ditu. Eskola hauek goizetan izango dira urritik abendura bitartean. Izena ematen duten interesatuek ez dute matrikularik ordaindu beharko, ikastaroa DOAKOA baita.

Matrikula egiteko epea oraindik zabalik dago. Anima zaitezte eta etorri euskara ikastera, oraingo maila hobetzera edota hizkuntza eskakizunen bat prestatzera.

Informazio zabalagoa nahi baduzu, galdetu hemen: 

  • -Udal euskaltegia:euskal@pasaia.net    943 00 43 40 
  • -Txirrita AEK euskaltegia: pasaia@aek.org    943525545

Udazkena ere garai polita izan liteke euskarari bultzada bat emateko. Anima zaitez!