Eduki publikatzailea

L’Hermione ontziaren bisitariei garraio publikoa erabiltzeko deia

Pasaiako Udalak L’Hermione ontziaren bisitariei dei egiten die, udalerrira iristeko garraio publikoa erabil dezaten.

San Pedro eta Trintxerpe barrutiek oso aparkaleku gutxi dauzkate, eta ontzia ikustera etortzen ari den jendetzaren ondorioz, aparkaleku-arazoak sortzen ari dira bi barrutietan.

Asteburuan bisitari gehiago espero dugunez, aste honetan San Pedroko hirigune historikoan bertakoentzat gordetako aparkalekuak mantenduko dira (lonja eta Nabarra Boua-3).

Halaber, Portu Agintaritzari eskatu zaio Trintxerpen eremuren bat erabiltzen uzteko, eta portuak baiezkoa eman du. Hain zuzen ere, Herreran Rodolforen aurreko eremua utzi digu Portuak asteburuan aparkatu ahal izateko. 

Horregatik guztiagatik, Udalak bisitariei dei egiten die, festibalean bezala, Pasaiara garraio publikoan etor daitezen, udalerriak dituen loturak baliatuz: autobusa, topoa eta trena. Hartara, modu erosoan etorri ahal izango dira. Ordutegiak, maiztasunak eta geltokiak Ekialdebus, Euskotren eta Renfe Aldiriak-en web orrietan begiratu daitezke.