Eduki publikatzailea

Kultur jarduerak eta programak finantzatzeko diru-laguntza eskatzeko epea zabalik

Eskaerak irailaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dira, bai urtekoak eta bai ezohikoak.

Orain arte eskaera aurkezten zen lehenengo eta ondoren memoria, eta diru-laguntza ere bi zatitan ordaintzen zen. Aurten eskaera bakarra egin beharko da, erantsitako agiriak betez.

Udalak zorrotz jokatuko du emandako diru-laguntzak zuritzeari dagokionez, Legeak hala ezartzen duelako. Lana errazte aldera, Kultura eta Hezkuntza Sailak gomendatzen dizue puntu hauek kontuan har ditzazuen:
  • Jatorrizko fakturak edo konpultsatutakoak bakarrik onartuko dira, betiere dagokien PFEZ edo BEZa dutenak. Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, salbuespen hori zer artikulutan oinarritzen den zehaztu beharko da.
  • Erosketa-txartelak onartuko dira, baldin eta IFK badute.
  • Hartze-agiriek ez dute balio. 

Garrantzitsua da inprimakiaren atal guztiak behar bezala betetzea. Gainera, egindako gastuen egiaztagiriak erantsi beharko dira eskaerari.

Eskaera posta elektroniko bidez aurkez dezakezue (kultura@pasaia.net) edo Kultura eta Hezkuntza Sailean (Euskadi etorbidea, 61, tlfonoa 943004330).

Fitxategiak