Eduki publikatzailea

Kultur jarduerak eta programak diruz laguntzeko deialdia

2017/2018 ikasturteko kultur jarduerak eta programak diruz laguntzeko eskaerak egiteko diru laguntzen deialdia ekainaren 22ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hau da, abuztuaren 7a bitartean.

 

Eskaera-orria

E049 inprimakia (PDF)

Gogoan izan:

  • Eskaera egiten duen elkartearen ordezkariak, lehendakariak izan behar du.
  • Deialdi bakarra egingo da, eta hortaz, aurkeztu beharko da ikasturte osoari dagokion dokumentazioa.

Egindako gastuen egiaztagiriak erantsi beharko dizkiozue eskaerari. Fakturetan hornitzailearen izena eta IFZ (Identifikazio Fiskaleko Zenbakia) agertu behar dira, baita dagokion zerga er (PFEZ edo BEZ). Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, fakturan hala adierazi beharko da.

Eskaerak non aurkeztu?: