Eduki publikatzailea

Kontzertua: HITZEZ ETA HOTSEZ

"EZIN ESAN" poesian Kirmen Uribek dio ezin daitekeela esan "Askatasuna, Berdintasuna, Senidetasuna..." eta beste gauza asko ere ezin daitezkeela esan.

Entzungo dituzuen poesiak (olerkiak) aukeratu dira, Askatasuna, Berdintasuna, Senidetasuna... gogor borrokatu behar direla islatu nahi dugulako.

Eta ez kutsu sozial markatua dutelako, badirelako maitasunezkoak ere. Baina guztietan, poeta guztiek askatasunez, berdintasunez, maitasunez idazten dute: dotore kontatzen eta adierazten dituzte bai sentimendu sozialak eta bai euren lagunekin edo maiteekin dituzten harreman pertsonalak

Eta poeta horiei entzunez, Askatasuna, Berdintasuna eta Senidetasuna lau haizetara oihukatzeko gogoa etortzen bazaigu, primeran.

Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatua

 

  • BEGO BASTARRIKA: akordeoia
  • JOSE LUIS TOLEDANO: ahotsa, biola da ganba, txirula baxua
  • Maiatzaren 31n, 19:30etan, San Pedroko udal aretoan