Eduki publikatzailea

Komiki tailerra Orreagako gudaren inguruan

Inauterietan Donibanen Orreagako gudaren inguruan antolatuko diren ekimenen barruan, liburutegiak gaiarekin lotutako komiki tailerra antolatu du.

Saioa irekia izango da 8 urtetik gorako herritar guztientzat.

Otsailaren 10ean izango da, 17:30etik 19:30era Donibaneko liburutegian, eta Joseba Larratxe marrazkilariak gidatuko du.