Eduki publikatzailea

Kirol txokoa pazkoako oporraldian, 8-12 urte bitarteko haurrentzako

Pazkoa asteko oporraldietan (apirilaren 18tik 21ra) Pasaiako haurrentzat Kirol Txokoaren eskaintza proposatzen du BPXport Kirol Zerbitzuak-ek Pasaiako Kirolguneetatik.

Pasaiako lau barrutietako 8-12 urte bitarteko haur orok eman dezake izena ariketa fisiko eta kirol ezberdinetan oinarrituriko eskaintza honetan.

Eskaintza goizez luzatuko da 10:00ettik 13:00ak arte. Izen-emateak Antxoko frontoiko kantinatik eta Trintxerpe zein Donibaneko Kirolguneetatik kudeatuko dira martxoaren 20tik apirilaren 7ra bitarte.

Oporretan ere izan aktibo eta gozatu kirolaz zure lagunekin eta herrian bertan, animatu!

Izen-emateetarako: 943 39 97 53 / 943 34 53 71