Eduki publikatzailea

Kirol gala 2019

Urtarrilaren 29an arratsaldeko 19:30etan, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan

Hirugarren aldiz antolatu du Pasaiako Udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak Kirol Gala.

Ekitaldi xume honek herrian 2019an esanguratsuak izan diren ekintzen laburpen bat egitea du helburu, betiere, jarduera fisikoaren eta kirolaren praktikaren garrantzia azpimarratzeko.

Ekitaldia Donibaneko Kulturguneko Juanba Berasategi aretoan egingo da urtarrilaren 29an, eta 19:30ean hasiko da.

Aurtengo edizioan, berrikuntza moduan, Pasaiako Udalak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailaren bitartez, udalerriko kirol elkarteen sarearen egitekoa aintzat hartu nahi du, eta urtero Kirolaren Galaren barruan toki bat egin nahi die udalerriko kirol elkarte sareko kirolari, talde eta kideei, eta taldean edo banaka maila lokalean aitortza merezi duten guztiei, aurtengo ikasturteko jardueren garrantziagatik.

Ekintzaren helburu nagusia da publikoki haien ahalegina, dedikazioa eta eskaintza aitortzea, eta halaber, kirolaren balio guztiak goraipatzea, sariaren bitartez sarituarentzat berarentzat pizgarri izan dadin, eta gainerako kirolarientzat eta, oro har, jarduera fisikoa eta kirola egiten duten herritarrentzat ispilu izan dadin.

Hautagaiak 2019ko urtean izan dituzten kirol merituengatik bereiziko dira, eta Gala tokiko kirol sareko kide guztientzat ez ezik, herritarrentzat ere elkargunea izango da. Era horretara, beren kirol arloko esperientzia, eskarmentu eta lorpenak jarraipenerako adibide izango dira eta merezitako oihartzuna izango dute.

Laburbilduz, aurtengo gaiak hauexek izango dira:

  • Pasaiako Badia Aktiboaren estrategiaren aurkezpena eta barruan dauden programen azalpena: Jarduera Fisikoa eta Kirol Orientazio Zerbitzuaren ibilbidea, Etxean-bizi egitasmoaren eta Heldufit programaren aurkezpena, besteak beste.
  • Tipi-tapa ekintzen aitortza.
  • Bizikletaren mugikortasunaren inguruan emandako urratsak: BiziBadia mailegu sistemaren eta bizikletan ikasteko ikastaroen informazioa.
  • Oarsoaldea mailan landutako ekintzak: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren eskaintzarako euskarri komunikatiboak, Eskola Kirola programa eta Uda kanpaina.

Kirol elkarteen lanaren aitortzaren atal berriaren barruan:

  • Pasaia Kayak taldearen emaitzen errepasoa eta Ion Carballori aitortza.
  • Pasai Donibane Koxtape arraun taldeko emakumezko infantil taldeari aitortza Gipuzkoa, Euskadi eta Espaniako txapeldunak izateagatik.  
  • Donibane Eskubaloi taldeari senior eta kadete mailako taldeei aitortza Gipuzkoako Kopa irabazteagatik.
  • Antxotarrak Lasterketari taldekoak diren Edurne Jauregiri eta Ana Cruz Oiartzabali Kirol probak ligan irabazle izateagatik aitortza.

Bestelako ekintza nabarmenduak:

  • Pasai Trintxer Hockey taldeari aitortza 50. urteurrenagatik.
  • Pasaiatarrak izanik Pasaiakoak ez diren elkarteetan aritzen diren kirolari nabarmenduen lana goraipatzea.
  • Gonbidapenak kirol elkarte eta bestelako eragileen artean zabaldu dira. Dena den, ekitaldia guztientzat irekia denez, HAZeko bulegoetan edota Jarduera Fisikorako eta Kirolerako Sailean eska daitezke.