Eduki publikatzailea

Kirol gala 2018

Bigarren aldiz, Pasaiako Udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak antolatu du Kirol Gala.

Ekitaldi xume honek herrian 2018an esanguratsuak izan diren ekintzen laburpen bat egitea du helburu, betiere, jarduera fisikoaren eta kirolaren praktikaren garrantzia azpimarratzeko.

Ekitaldia Donibaneko Kulturguneko Juanba Berasategi aretoan egingo da urtarrilaren 17an, eta 19:00etan hasiko da.