Eduki publikatzailea

Kirol eskoletan aritzeko begirale ikastaroa. Futbol eta hockey eskolak

EGUTEGIA:
Ekainaren 12tik 17ra.
Astelehenetik ostiralera: 16:00etatik 18:00etara.
Larunbatean: 10:00etatik 12:00etara.

IRAUPENA: 12 ordu

TOKIA: izen-ematearen arabera erabakiko da non egin, Trintxerpen ala Antxon.

BALDINTZAK: 16 urte beteta edukitzea (edo 2017an betetzea).

HIZKUNTZA: ikastaroa euskaraz izango da.

IZENA EMATEKO EPEA:

Ekainaren 2ra arte. 
Zure datuak adierazi (izen-abizenak, harremanetarako telefono eta emaila, helbidea, adina) eta pasaiakoelkarteak@pasaia.net helbidera mezua bidali. Telefonoz edo Jarduera Fisiokoaren eta Kirolaren Sailean ere eman daiteke izena.

KUOTA: DOAKOA

HARREMANETARAKO DATUAK:

Telefonoa: 943 004330 Emaila: pasaiakoelkarteak@pasaia.net
Jarduera Fisikoaren eta kirolaren Saila. (Euskadi Etorbidea, 61. Trintxerpe)

Ikastaro hau Gipuzkoako lurraldeko taldekako kirolak entrenatzen dituzten kirol monitoreei dago zuzendua, hau da, lehen hezkuntzako 3º eta 6º haurrak entrenatzen dituztenentzat eta ez futbolerako soilik baizik eta beste talde kirolentzat ere. 

Formakuntza ekintza honek helburua du, RS Fundazioak bere barne lan metodologia egoki ikusten duena zabaltzea da, bereziki, 8-11 urte bitarteko haurrek kirol irakaskuntza- ikaskuntza prozesua ezartzea. Honela, ikastaro honen helburu nagusia, eskola kiroleko monitore gisan lan egiten dutenei, ezagutza eta baliabide metodologikoak bere esku jartzea da, eguneroko lana errazteko asmoz. 
Ikastaroen helburuen artean, hauek nabarmentzea beharrezkoa da:

  • Haurtzaroan eta gaztaroan kirolaren praktika sustatzea eta hedatzea, guztiek praktikatzeko aukera izan dezaten eta kirolaren praktika gazteen prestakuntza integralari lotuta joan dadin saiatuz. 
  • Kirolariak eta teknikariak prestatu, teknifikatu eta hezteko ezagutzaren eta ikerketaren sorrera bultzatzea.
  • Hezkuntzako egiturekin lankidetzan aritzea kiroletik abiatuta balioei buruzko heziketa eredu bat diseinatu eta ezartzeko, kirola gizarteratzeko, elkartasunerako, ahaleginaren kulturarako, osasunerako eta talde lanerako iturritzat hartuta. 
  • Kirol elkarteen begiraleen erreleboa sustatzea eta begirale euskaldunak oinarrizko zein zeharkako formazioarekin prestatzea.
 

Izena emateko orria

2017ko uda