Eduki publikatzailea

2018ko Pasaiako kirol kluben ohiko/ez-ohiko, arrauna sustatzeko eta emakumeen kirolean sustatzeko jarduerarako diru-laguntzak

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak jakinarazten du 2018ko kirol diru-laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea GAOn argitaratutakoaren baitan izango dela.

Hori dela eta, aurkezteko epea irailaren 1etik 30arte izango da.

Eskaerak HAZeko bulegoetan aurkeztu behar dira, beharrezkoa duten dokumentazioarekin batera.
Arren eskatzen da eskaerak aurkezteko epea errespetatzeko, beranduago aurkeztuz gero ezin izango baitira bideratu.

Halaber, gogorarazten da dokumentazioa hasieratik eta bere osotasunean aurkeztu behar dela, azterketa eta diru-laguntzen ordainketa ez atzeratzeko.

Azkenik, gogoan izan aurkeztutako balantzea justifikatzeko, gainerako dokumentuekin batera, fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar direla.

Zalantzak argitzeko, 943-344034 telefonora deitu edo HAZeko bulegoetatik pasa.