Eduki publikatzailea

Kaleko antzerkia zahartzaroaren esteriotipen aurka: “Usteak erdi ustel!”

Pasaiako Aterpe antzerki taldeak urriaren 25ean eta 26an antzezlan bat antzeztuko du, eta adinekoen aldeko irudi positiboa azaltzeko mezua zabaldu nahi du, zahartzaroarekin lotuta dauden estereotipoen aurka egitearren. Estereotipo horiek ez dute zerikusi handirik zahartzen doazen askoren errealitatearekin. Adinarekin lotura duten ohiko mito batzuk honako hauek dira: “zahar guztiak berdinak dira”, “zaharrak bakarrik egoten dira”, “memoria arazoak dituzte”, “oso zurrunak dira eta ez dira aldaketetara egokitzen”, “gizarterako karga dira”, “ezin dute lanik egin”… Ezagunak egiten al zaizkizu? Baieztapen horiek betidanik entzun izan ditugu, eta askotan ez dute zerikusi handirik errealitatearekin. Adinekoak oso desberdinak dira beraien artean eta zahartzeko modu asko daude, alderdi pertsonal, sozial eta kulturalen arabera, besteak beste. Era berean, guztietan alderdi negatiboak aipatzen dira eta ez da alderdi positiboez hitz egiten.

Kaleko antzezlan honen bidez, zahartzaroari buruzko ikuspegi zabal, erreal eta positiboagoa eman nahi da, eta garai horretako uste oker batzuk urratu nahi dira. Eta horren guztiaren berri emango du pasaitarren talde horrek Pasaiako lau barrutietan urriaren 25ean eta 26an honako antzezlan hau antzeztuz: USTEAK ERDIA USTEL!

Ekintza hau Etxean Bizi programaren barruan kokatzen da, programa horren helburua baita laguntza behar duten eta etxean bizitzen jarraitu nahi duten adinekoek hala jarrai dezaten behar adina laguntza izatea.  Gipuzkoako Foru Aldundiak du lidergoa proiektu horretan, eta Pasaiako Udalean abiarazi da, beste erakunde batzuen partaidetzarekin batera, hala nola, Osakidetza, Deustuko Unibertsitatea eta Matia Fundazioa.

Egitaraua:

  • URRIAK 25, OSTIRALA
    • TRINTXERPE
      • 10:30 Azoka. Euskadi etorbidea
      • 12:00 Azkuene kalea
    • PASAI SAN PEDRO.
      • 17:00 Plaza
  • URRIAK 26, LARUNBATA 
    • PASAI DONIBANE
      • 11:30 Plaza - frontoia
    • PASAI ANTXO
      • 17:30 Plaza