Eduki publikatzailea

KÄFFKA. Gazteentzako antzerkia, Kamikaz kolektiboaren eskutik

Haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko planaren baitan antolatutako ekintza.

Abenduaren 15ean (igandea), 19:00etan, JUANBA BERASATEGI aretoan, Donibaneko Kulturgunean.

Sarrerak:

  • Aurresalmenta: https://www.eventbrite.es/e/entradas-kaffka-antzerkia-64525142438
  • Takilla emanaldia hasi baino ordubete lehenago irekiko da.
  • Sarrera 10 €-tan dago salgai; hala ere, 12-17 urteko pasaitarrentzat gonbidapenak gorde ditugu. Eskuratu nahi dituenak idatzi mezua kultura@pasaia.net helbidera, gaian "Käffka" idatzita, eta izen-abizenak, adina eta ikastetxea edo zerbitzua (gaztelekua, kuadrillategi,...) adierazita.

Sinopsia:

2049. Gizakiak planetaren baliabide naturalak agortu ditu. Biziraun ahal izateko lasterketa bortitz honetan produktibitateak gain hartu die.

Botere egarria ase ezina da, eta mundu materiala konkistatzea bide bakarra.

Sistemarentzako, nerabezaroa kontrolatu beharreko etapa bat da, horretarako nerabeek heziketa berezia jasotzen dute.

Pasioak ez du lekurik gizarte berri honetan, eragin ditzakeen arriskua eta kaosa ekidin nahian sortu dira Käffka eremuak.

Fitxa artistikoa:

  • Kanpoko begirada eta testua: Kamikaz Kolektiboa (Amancay Gaztañaga, Miren Gaztañaga eta Erika Olaizola)
  • Aktoreak: Edurne Azkarate, Amaia Irazabal, Iraia Elias, Oier Guillan eta Mikel Ibarguren
  • Musika: Paula Olaz
  • Argien diseinua: Joel Crespo
  • Eszenografia eta artea: Kamikaz Kolektiboa

Informazio gehiago: https://kamikazkolektiboa.com/proiektua/kaffka/