Eduki publikatzailea

Kafea eta tertulia beti natural kanpaina

Pasai Donibaneko Bare-bare kafetegiko bezero bat izan da “kafea eta tertulia beti natural” zozketako irabazlea

Pasaiako merkataritza lan-mahaia, “Euskara Oarsoaldeko Komertziora” egitasmoaren barruan, kafetegien gremioa lantzen ari da aurten, “kafea eta tertulia beti natural” lemapean. Egitasmo honen baitan hainbat zerbitzu ematen dira: itzulpenak, euskara ikastaroak, kafetegietarako euskarazko elementu eta materialak… 

Urriaren 15etik azaroaren 15era ekimen horretan parte hartu nahi izan duten kafetegiek txartelak banatu dituzte euskaraz eskatu duten bezeroen artean. Horretan laguntzeko, gehien eskatzen diren kafeen euskarazko izenak erakusgai izan dituzte kafetegiek. Partaide guztien artean 100 euroko txeke bat zozkatu da, irabazleak boletoa bete duen kafetegian erabiltzeko. Sari nagusiaz gain, kanpainaren irudia duten 13 katilu ere zozkatu dira.

4000 boleto baino gehiago banatu dira egitasmoan parte hartu duten 13 kafetegietan. Sari nagusiaren irabazlea Pasaian Ihintza Gurrutxaga izan da, Pasai Donibaneko Bare-bare kafetegian hartu zuen parte eta bertan gastatu ahal izango ditu 100 euroak.

Sari banaketan Pasaiako Udalaren Euskara Saileko zinegotzi Nahikari Otermin, Bare-bare kafetegiaren jabe Oskar Novoa eta irabazlea bera Ihintza Gurrutxaga izan dira.