Eduki publikatzailea

Kafe-tertulia Zanna Słoniowska idazlearekin

Azaroaren 14an kafe-tertulia izango da Ubera liburutegian 19:00etan.

Ohikoa den bezala, Hugoenea idazleen etxera idazlearen eta bertako kulturen trukaketa egiteko asmotan egoiliar bat etortzen den bakoitzean, topaketa bat egiten da liburutegian.

Antolaketa Pasaiako liburutegien eta Euskal Idazleen Elkartearen artean egiten da.

Pasaiako Udalak eta Euskal Idazleen Elkarteak lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten 2009ko apirilaren 2an, Pasai Donibaneko Idazlearen Etxea suspertu eta kudeatzeko. Etxe hori hizkuntza gutxituetan lanean ziharduten idazleen zerbitzura jarri zen aurrerantzean, betiere, literatur sorkuntza sustatzea helburu izanda. Plazan kokatua dagoen Hugoenea Idazlearen Etxeak Victor Hugoren omenez hartu du izen hori, hark zioenez “idazleak idazten lan egin behar du, testu on bat ez du soilik inspirazioak sortzen”. Beraz, idazleek lan egiteko etxe bat izango da Hugoenea.

Oraingo honetan hau da gaia:

  • Lviv-Lwów-Leopolis: herriak eta kulturaren bidegurutzean.
  • Zanna Słoniowskarekin idazle poloniar-ukraniarrarekin elkarrizketa:
  • “Beiratedun leihoen etxea" eleberri sarituaren egilea.

Solasaldia irekia eta doakoa da, anima zaitezte.