Eduki publikatzailea

Jaurlaritzak koronabirusak sortutako kalteberatasun ekonomikoan dauden pertsonak etxebizitza babestuen alokairua ordaintzetik salbuetsiko ditu

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak aldi baterako salbuetsiko ditu alokairua eta erkidego-gastuak ordaintzetik koronabirusak sortutako kalteberatasun ekonomikoa jasaten ari diren Euskal Autonomia Erkidegoko alokairu babestuko parke publikoetako maizterrak. Hala onartu zen atzo izandako Gobernu Kontseiluan.

Alokairuko parke publikoak barnean hartzen ditu Eusko Jaurlaritzaren beraren titulartasuneko etxebizitzak, Alokabide sozietate publikoaren etxebizitzak, Bizigune eta Gaztelagun programen esparruan alokatutakoak, eta indarreko edozein babes-formularen pean alokairuan lagata dituzten beste eragile publiko eta pribatu batzuen titulartasuneko etxebizitzak. 

Osasun-emergentziak eragindako krisialdiaren ondorioz langabezian geratzen diren pertsona guztiak edo, langile autonomoak edo enpresaburuak izanik, diru-sarreren galera edo salmenten beherakada nabarmena —% 40 edo handiagoa— jasaten dutenak.

Ondorio horietarako, alokairu-errentaren, erkidego-gastuen eta oinarrizko horniduren baturak familia-unitateko kide guztiek jasotzen dituzten diru-sarrera garbien % 30etik gorakoa izan beharko du. 

Nori eragiten dio?

  • Osasun-larrialiak eragindako krisialdiaren ondorioz, langabezian geratzen diren persona guziei.
  • Langile autonomoak edo enpresaburuak izanik, diru-sarreren galera edo salmenen beherakada nabarmena —% 40 edo handiagoa— jasaten dutenei

Ondorio horietarako, alokairu-errentaren, erkidego-gastuen eta oinarrizko horniduren baturak familia-unitateko kide guztiek jasotzen dituzten diru-sarrera garbien % 30etik gorakoa izan beharko du. 

Alokairuaren ordainketaren salbuespena maizterrak eskatu beharko du. Horretarako, eskabidea aurkeztuko dio Alokabideri edo alokairuan lagatako etxebizitza daukan eragile publiko edo pribatuari, kalteberatasun-egoera (langabezia, jarduera utzi behar izana eta abar) egiaztatzen duten dokumentuekin batera.

Noiz jarriko da abian?

Datorren asteartean, maiatzaren 31n, Gobernu Kontseiluan onartuko den Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren aginduaren bidez jarriko da abian neurria. Ordutik aurrera egin ahal izango dira izapideak. 

Izapide guztiak online egingo dira, bitarteko telematiko eta telefonikoeen bidez, bizi duguen ezohiko egoera kontuan izanik. 

Horri buruzko informazio guztia helbide honetan begiratu daiteke.