Eduki publikatzailea

Ikastaro hasiera jatorri askotariko emakumeen taldean

JATORRI ASKOTARIKO EMAKUMEEN TALDEA

Emakumea bazara,
Hona bizitzera etorri bazara, eta hemen gelditzea erabaki baduzu,
Zuk bizi izandako migrazio-prozesuaren antzekoa pasa duten emakumeak ezagutu nahi badituzu,

HAU ZURE INTERESAKOA DA!

  • 2018/2019ko ikasturtea matxan jarriko dugu IRAILAREN 24ean. Zatoz gurekin:
  • Laguntza eta elkartasun sare bat sortzeko.
  • Zure eskubideak ezagutzeko.
  • Zure osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko.
  • Informazioa eta aholkularitza jasotzeko.
  • Astean behin elkartuko gara, eta horrez gain, hilean behin tailerrak antolatuko ditugu: sukaldaritza, dantza... Animatu! Doakoa da!
  • Interesa edo jakin-mina baduzu, etor zaitez inolako konpromisorik gabe egingo ditugun informazio-bileretara.

TRINTXERPE

Tokia: Trintxerpeko Alkateordetza
Ordutegia: Astelehenero arratsaldez: 16:30 - 18:30

Haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko dugu, hala behar izanez gero. Haurtzaindegi-zerbitzua eskatzeko, baino lehen deitu behar duzu telefono-zenbaki honetara: 943004320.

ZURE ZAIN EGONGO GARA