Eduki publikatzailea

Jaizkibel konpainiaren 20. urteurrena. Erakusketa eta Zineforuma

Hondarribiko emakume talde batek 1993an eskaera egin zion udalari, alardean gizonen mailan parte hartzeko aukera izan zezan. Erantzunik jaso ez zuenez, 1996an hogeita sei emakumek kalera egin zuten salto.

Handik urtebetera sortu zen Jaizkibel Konpainia, emakumeon parte hartzea bideratzeko asmoz. Beraz, 2017. honetan hogei urte beteko ditu Jaizkibel Konpainiak.

Hogei urte horietako historia bildu nahi duten argazkiez dago osatuta erakusketa. Hogeita bat urte tamaina handiko hogeita bost argazkitan, bakoitza gizon eta emakumeon arteko parekidetasunaren aldeko borroka luze baten lekuko. Argazki bakoitzak bere nondik norakoa azaltzen duen testu bat dakar.

Antxoko Kultur Etxea

ERAKUSKETA

2017/05/13-/14-20-21, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara

ZINEFORUMA

"Alardearen seme-alabak" dokumentala
2017/05/17, 18:00etatik 20:00etara