Eduki publikatzailea

Urtarriletik aurrera, Jabetze Eskolako ikastaro berriak

2019-2020 ikasturteko Jabetze Eskola martxan da. Jada ikastaro eta talde batzuk abian dira, eta ehundik gora emakume ari dira parte hartzen eskolan. Horiez gain, urtarrilean hiru ikastaro berri jarriko dira abian: 

  • Nire zentroa berreskuratzen: gorputza lantzeko proposamena, Pepa Bojorekin. Urtarrilaren 13tik martxoaren 16ra, Trintxerpeko Alkateordetzan izango da, astelehenetan, 15:00etatik 16:30era. 
  • Elikadura eta osasuna, elkartzeko eta ikasteko gunea; Tatiana Arzelus eta Nekane Tomasenarekin, urtarrilaren 8tik maiatzaren 20ra, asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara Antxoko Azokan. 
  • Autoezagutza heldutasunean “Bizitzaren bigarren zatian, norberaren aurkikuntzan”, Clara Wolframekin, urtarrilaren 7tik maiatzaren 26ra, astearteetan, 17:00etatik 19:00etara, Karmengo Ama ikastetxean. 

Gainera, badaude talde iraunkorrak: zainketaren inguruko taldea, zaintza lanetan jarduten duten emakumeentzako gunea; eta indarkeria matxista bizi izan dutenentzako Autolaguntza Taldea. 

Izen-ematea HAZen, abenduaren 14a baino lehen. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu Pasaiako Udaleko Berdintasun Arlora: berdintasuna@pasaia.net helbidera idatzi edo deitu 943004320 telefonora.