Eduki publikatzailea

Izaskun Gomez alkateak Fiturren aurkeztuko du Pasaiako Itsas Jaialdia, `L´Herminone´ren bisita izango duena

Pasaiako alkateak FITUR Turismoaren Nazioarteko Ferian aurkeztuko du Itsas Festibala, herri hau Europako itsas ondarearen erdigune bilakatuko duen jaialdia. 

Arratsaldeko lauetan alkateak ekimen horren berri emango die turismoaren sektoreko eragile eta arduradunei, eta azalduko du L´Hermioneren bisita izango dela jaialdiaren protagonista. Halaber, aditzera emango du jaialdia ekitaldi kultural eta turistikoa izatea nahi dutela. 

Nazioartean garrantzi eta sona handiko ekitaldi gisa sendotzea nahi dugu”, Pasaiara munduko beste leku batzuetako itsas kulturetako erakunde eta ordezkariak erakarriko dituena. Jaialdiaren helburua da "balioa ematea euskal itsas-ondareari, Pasaia udalerri gisa garatzeko oso inportantea delako, xarma turistikoaren iturri delako, eta badiaren birgaitze sozioekonomikorako tresna delako".

Gomezek azaldu du azpimarratzekoa dela L´Hermione ontziaren erreplika ekarriko dutela jaialdira. Fragata horren ezaugarriak hauek dira: hiru masta ditu, 65 metroko luzera, eta kroskotik irteten diren kanoiak dauzka. Ontziak kaian eskala egingo du itsas jaialdian: maiatzaren 17tik 21era.  

Pasaiako alkateak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin jaialdia bi urtean behin egingo dela, eta bi eremu ezberdinetan egingo dela. Alde batetik, ur-eremua: bertan Europako hainbat portutatik etorritako itsasontzi tradizionalak egongo dira, haien eskifaiekin. Beste alde batetik, lurreko eremua, Pasaiako barrutietan: villages izeneko gune bereziak prestatuko dira, eta horietan jarduera eta ekitaldi kultural eta gastronomikoak garatuko dira.