Eduki publikatzailea

Itsas festibalak iraun bitartean, tabernek kanpoko barrak jartzeko baimen berezia izango dute

Maiatzaren 17tik 21era bitartean Pasaiako Itsas Festibala izango da. Hori dela eta, Donibane, San Pedro eta Trintxerpeko ostalaritza lokalek aukera izango dute kanpoko barrak jartzeko baita terraza handitzeko ere, baldintza hauek betetzen badituzte: 

  • HAZ bulego batean eskaera aurkeztuko da, eta eskaeran adieraziko da kanpoko barra jarri nahi den, eta/edo terraza handitu nahi den. Eskaerarekin batera, krokis txiki bat aurkeztuko da.
  • Kanpoko barrak jartzeko bete beharreko baldintzak:
    • Kanpoko barra ez da izango tabernaren fatxada baino luzeagoa.
    • Barra fatxadaren kontra jarriko da, eta ez da 1,50 m baino gehiago  kanpora aterako.
    • Espaloian oinezkoak ibiltzeko nahikoa leku utziko da.
  • Mahai eta mahaitxo gehiago jarri nahi izanez gero, ezin izango da lokalak baimenduta daukan kopuruaren % 40 gainditu.
  • Baimen berezi horiek Udaltzaingoak gainbegiratuko ditu, eta Udaltzaingoak onartu edo ukatuko ditu.
  • Baimen horiek ez dituzte Jaialdiaren barruan programatutako jarduerak oztopatuko.

Lokalen arduradunei gogorarazten zaie:

  • - Ezin dela kanpoan ez musika-aparailurik, ez bozgorailurik jarri.
  • - Isunak jarriko direla, ordutegiak edota baimen horien baldintzak betetzen ez badira.