Eduki publikatzailea

Pasaiako Udalerriko irisgarritasun planaren hasierako onarpena jendaurrean jartzea

2018ko uztailaren 19ko alkatearen ebazpen bidez onartu ziren PASAIAKO IRISGARRITASUN PLANA IDAZTEKO zerbitzua kontratatzeko espedientea, gastua eta Administrazio Baldintza Partikularren Agiria eta Baldintza Teknikoen Agiria. 0}

Kontratua INGARTEK CONSULTING S.L enpresari esleitu zitzaion, 2018ko irailaren 25eko alkatearen ebazpen bidez.

Udalbatzak 2019ko irailaren 24an egindako batzarrean, bestak beste akordio hartu zuen, alde batetara utzita dagokion aktan onartzen den behin betiko testua:

ERABAKITZEN DU

LEHENENGOA.- Hasieraz onartzea Pasaiako Irisgarritasun Plana, 2019ko apirilekoa, INGARTEK CONSULTING,SL enpresak idatzia.

BIGARRENA.- Erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udaleko Web orrian (www.pasaia. eus),eta iragarki taulan argitaratzea, eta jendaurrean jartzea 30 lanegunetan, iragarkia argitara emanten den biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea ikusi ahal izan dezaten, eta egoki iritzitako erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal ditzaten.Errekalmaziorik ez balego, plana behin betiko onartutzat emango da. 

Pasaia, 2019ko urriaren 17an
Pasaiako alkatea