Eduki publikatzailea

Irisgarritasun planaren aurkezpena

Plana ahalik eta gehien zabaltze aldera, parte-hartze jardunaldi bat izango da azaroaren 22an, ostirala, 11:00etan Donibaneko udaletxeko udalbatzar-aretoan.

Irisgarritasun Planaren helburuak dira bizi-kalitatea hobetzea, pertsonen berdintasuna eta gizarte-kohesioa hobetzea; eta horretarako, eremu eta eraikin publikoen eta komunikazio- eta garraio-elementuen irisgarritasun unibertsala lortu nahi da.

Irisgarritasun Planari hasierako onarpena eman zion Udalbatzak 2019ko irailaren 24an; gero jendaurrean jarri zen 30 egun baliodunez, 2019ko urriaren 28ko GAOn eta Pasaiako udalaren web orrian eta iragarki-taulan argitaratu ondoren.

Planaren agiria eskuragarri dago udalaren web orrian eta Hirigintza Sailean.