Eduki publikatzailea

Irarilaren 15etik aurrera, haur, nerabe eta gazteentzat antolatutako ikastaro berrietan izena emateko epea zabalik

Pasaiako Udalaren Gazteria Departamentuak gazteentzako ikastaroak antolatu ditu aurten ere, baita berariazko ikastaroak ere haurrentzat eta nerabeentzat. Urriaren 13an ekingo zaie jarduerei eta izena emateko epea irailaren 15ean, osteguna, zabalduko da.

Haur eta nerabeentzako ikastaroak:

  • “ Manga komikiak eta ilustrazioa”:  Ikastaro honetan 9 -16 urte bitarteko gaztetxoek ikasiko dute marrazkiak egiten, testu edo gai bat ilustratzen, eta manga japoniar estiloko komikiak, testua dutenak edo gabeak, sortzen.
  • “ Patchwork”: Forma eta kolore desberdinetako oihalak josiz oso haur liburu politak, estutxeak, poltsak, apaingarriak,... egiteko ikastaroa.
  • “Marrazketa, buztina eta pintura”:  Plaza-eskaera handia dela-eta, zabaldu egingo dira marrazketa, pintura eta buztin ikastaroak 6-10 urteko eta 11-16 urteko adin-tartean
  • “ Eskulanak”: Oso gauza desberdinak egiteko ikastaroa: fieltrozko brotxeak, ispilu zatiekin egindako kaxak eta koadroak, kamiseten eta zapatilen diseinua, goma-ebaz egindako figurak, koloretako hareekin kuadroak eta botilak, eztainua bozeltzea,...   
  • “ Zeramika”: Buztina ezagutzeko teknika ohikoenak ikasiko dituzu. Zeramika erabilgarria (ontziak,...), zeramika apaingarria eta modelaketa ( maskarak,...).

Gazteentzako ikastaroak:

  • “Marrazketa eta pintura”: Gazteentzako ikastaro honek hiru modulu izango ditu: marrazketaren oinarriak, kolorearen eta pinturaren oinarriak eta plastika-garapena. Hala ere, oinarri horiek badituztenek ere egin dezakete ikastaro hori, lantegi moduan antolatu denez gero, askatasun osoz egingo baita lan, parte-hartzaile bakoitzak bere estiloa garatu ahal izan dezan.  
  • “Argazkilaritzako ikastaroa”: Zure kamara ezagutu eta errendimendua ateratzeko, argazkiak deskargatu eta ordenagailuan lantzeko, erretratuak, gauez  argazkiak egiteko teknikak, paisaiak, makro argazkiak, time-lapseak,...egiteko ikastaroa. 

Ikastaro guztiak 9 hilabetekoak dira, hau da, ikasturte osokoak, eta asteko egun desberdinetan emango dira. Plaza-kopurua mugatua da eta matrikularen prezioa haurrentzat 53,50 eurokoa da eta gazteentzat 62,50 €.  

Izena emateko epea urriaren 5ean amaituko da. Informazio gehiago eskatu nahi duen orok Udalaren Gazteria Departamentura jo dezake (Euskadi Etorbidea, 61, Trintxerpe –Udal-euskaltegiaren ondoan–), edo 943-004330 telefono-zenbakira deitu, astelehenetik ostiralera, 9etatik 2etara.

Fitxategiak