Irakurketa klubaren ikasturte hasiera
Azken urteetan bezala, Pasaiako liburutegiek euskarazko irakurketa klubarekin jarraituko dute aurtengo ikasturtean ere.
Hilean behin bilduko da taldea, hirugarren astelehenean 19:45etik aurrera, San Pedroko eta Trintxerpeko liburutegietan, txandaka.
Urriaren 16an hasiko da martxan taldea, Miren Gorrotxategiren "33 ezkil" liburua landuz.
Izena emateko, deitu Trintxerpeko liburutegiko 943 004303 zenbakira edo bidali mezua liburutegiak@pasaia.net helbidera.