Eduki publikatzailea

Irakurketa kluba: Kirmen Uribe idazlearen Bilbao-New York-Bilbao eleberria

Pasaiako Irakurketa Klubak aurrera darrai 2017-2018. ikasturteko saioekin. Hurrengoa otsailaren 19an izango da San Pedroko liburutegian, 19:45ean. Saio horretan Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburua landuko dute, Xabi Etxaniz moderatzaile lanetan aritzen den idazle pasaitarrak eta taldea osatzen duten kide guztiek.

Martxoa, apirila, maiatza eta ekainean landuko diren liburuak honako hauek izango dira:

  • La maleta - Sergei Dovlatov
  • Antzararen bidea - Jokin Muñoz
  • Txistu eta biok -  Juan Luis Zabala
  • Gelditu zaitezte gurekin - Ana Malagon