Eduki publikatzailea

Irakurketa klubaren ikasturte hasiera

Azken urteetan bezala, Pasaiako liburutegiek euskarazko irakurketa klubarekin jarraituko dute aurtengo ikasturtean ere; Xabier Etxaniz Rojo izango da moderatzailea.

Hilean behin bilduko da taldea, hirugarren astelehenean 19:45etik aurrera, San Pedroko eta Trintxerpeko liburutegietan, txandaka. Jarduera doakoa da.

Urriaren 21ean hasiko da martxan taldea, Eider Rodriguezen "Bihotz handiegia" liburua landuz.

Izena emateko, deitu Trintxerpeko liburutegiko 943 004303 zenbakira edo bidali mezua liburutegiak@pasaia.net helbidera. Izena emateko epea, urriaren 11a arte.