Eduki publikatzailea

Iragarkia: Udal Araudi Organikoaren aldaketa

Udalbatzak 2017ko urtarrilaren 31n egindako bilkuran, ondoko erabakia hartu du:

6.- Pasaiako Udal Araudi Organikoa aldatzea.

LEHENENGOA. Hasierako onarpena ematea Udal Araudi Organikoaren 12. artikuluaren aldaketari. Hain zuzen ere, informazio-batzorde iraunkor hau aldatzea proposatzen da: 

  • - Gazteria eta Kiroleko Informazio Batzordea

Horren lekuan informazio-batzorde hauek sortuko dira: 

  • -  Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Informazio Batzordea.
  • - Gazteriako Informazio Batzordea.


BIGARRENA. Udal Araudi Organikoaren aldaketa hori jendaurrean jartzea eta entzunaldiaren izapidea eskaintzea. Horretarako, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da hogeita hamar egunez, interesdunek erreklamazioak edo iradokizunak aurkez ditzaten. Gero Udalbatzak ebatziko ditu horiek. Epe horretan erreklamazio edo iradokizunik aurkeztu ezean, behin betiko onartuko da aldaketa, Udalbatzak esanbidezko akordioa emateko beharrik gabe.

Halaber, aldaketa interesdunen eskura egongo da udal honen egoitza elektronikoan.