Eduki publikatzailea

Ipuin kontaketa udal liburutegietan

Datorren urriaren 24ean Liburutegien Nazioarteko Egunaren harira Pasaiako liburutegiek eta euskara sailak euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko antolatutako kanpainaren barruan ipuin kontaketak antolatu dira lau liburutegietan. Guztietan Patata Tropikala taldeak bere azken emankizuna eskeiniko du 3 eta 10 urte arteko haurrentzat 17:30ean  hurrengo egunetan: 

  • 24an San Pedroko liburutegian
  • 25ean Antxoko liburutegian
  • 26an Trintxerpeko liburutegian
  • 27an Donibaneko liburutegian