Eduki publikatzailea

Ingurumen kontzientziazio ikastaroa, Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak antolatua

Martxotik ekainera bitartean

Zure ustez, beharrezkoa al da zure herriko ingurumen-kontzientzia aldatzea? Gustatuko al litzaizuke zure parte-hartzearekin hau errealitate bihurtzea? Herritarren proposamenen bidez komunitate jasangarriagoa lortzea posible dela sinesten duten pertsonen bila gabiltza.

Martxotik ekainera bitartean, formakuntza ikastaro bat egingo dugu parte-hartzaileen komunitateetan ingurumen kontzientziazio ekintza praktikoak garatzeko.

Horretarako, lehenik, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboan lau saio teoriko dituen ikastaroa eskainiko dugu. Hau izango da programazioa:

  • Ingurumen krisia eta itsas hondakinen arazoa.
  • Zure kontsumoak mundua alda dezake: kontsumo ohitura berriak, plastikorik gabeko erosketak, etab.
  • Ingurumen-psikologia: ohiturak aldatzea eragozten diguten oztopoak.
  • Eta orain zer? Zure herrian ingurumen kontzientziaziorako jardueren proposamenak. Saretu ditzagun gure komunitate jasangarriak.

Ikastaroak, gainera, parte praktiko bat du: parte-hartzaileen komunitateetan ondorengo tailerrak garatuko dira: kontsumo ohitura berriak, ingurunearen hobekuntza eta herritarren inplikazioa sustatzen dutenak.

Ikastaroa doakoa da eta herritarren parte-hartzea bilatzen da, ez du aldez aurretiko ezagutzarik behar, baizik eta mundua tokiko ekintzekin aldatzeko gogoa. Plazak mugatuak dira eta parte-hartzaileen inplikazio-maila baloratuko da.