Eduki publikatzailea

Ikasturte bukaera udal ludoteketan: ibilaldiak eta jarduera dibertigarriak

Pasaiako udal ludotekak ikasturtea bukatzear dira, eta jarduera indartsu ugari antolatu dute, ikasturte bikain honi bukaera emateko. Aurten 300 haur baino gehiago ibili dira udal ludoteketan.   

Handienentzat, hau da, 8-12 urtekoentzat, hiru ludoteketan ekainaren 2rako egun osoko irteera antolatu dute Berriozarko (Nafarroa) Rocopolis abentura-parkera. Han abenturazko jarduerak egingo dituzte: tirolina.. Bazkaria eraman behar dute. Irteera 10:00etan izango da, eta itzulera 19:00ak inguruan.

Bazkide txikienek, 4 eta 8 urte bitartekoek, egun osoko irteera egingo dute ekainaren 9an Errekaldeko Txiki Parkera, ondoren Lasarte-Oriako parkera joango dira bazkaltzera, eta han pasako dute eguna. Bazkaria eraman beharko dute.  Irteera 10:00etan izango da eta itzulera 17:00ak inguruan.

Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxoko ludotekak gizarte- eta hezkuntza-ekipamendua dira, Pasaiako Gazteria eta Kirol Sailaren mende daude, eta Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen ditu, eta oso harrera zabala dute Pasaiako familien artean.