Eduki publikatzailea

Ikastaroak haur, nerabe eta gazteentzat

Pasaiako Udalaren Gazteria Departamentuak gazteentzako ikastaroak antolatu ditu aurten ere, baita berariazko ikastaroak ere haurrentzat eta nerabeentzat. Urriaren 10ean ekingo zaie jarduerei eta izena emateko epea irailaren 15ean, ostiralean, zabalduko da.

6-11 urte arteko haurrentzako ikastaroak:

  • “ Patchwork”: Forma eta kolore desberdinetako oihalak josiz oso haur liburu politak, estutxeak, poltsak, apaingarriak,... egiteko ikastaroa.
  • “Marrazketa, buztina eta pintura”:  Plaza-eskaera handia dela-eta, zabaldu egingo dira marrazketa, pintura eta buztin ikastaroak 6-10 urteko adin-tartean
  • “ Eskulanak”: Oso gauza desberdinak egiteko ikastaroa: fieltrozko brotxeak, ispilu zatiekin egindako kaxak eta koadroak, kamiseten eta zapatilen diseinua, goma-ebaz egindako figurak, koloretako hareekin kuadroak eta botilak, eztainua bozeltzea,...   

12-16 urte arteko nerabeentzako ikastaroak:

  • “ Manga komikiak eta ilustrazioa”:  Ikastaro honetan 9 -16 urte bitarteko gaztetxoek ikasiko dute marrazkiak egiten, testu edo gai bat ilustratzen, eta manga japoniar estiloko komikiak, testua dutenak edo gabeak, sortzen.
  • “Hip-hopa”: adierazpen librea sustatzeko hip-hop dantzaren bitartez
  • “Marrazketa, buztina eta pintura”: 11-16 urteko adin-tartean

16 urtetik aurerako gazteentzako ikastaroak:

  • “Marrazketa eta pintura”: Gazteentzako ikastaro honek hiru modulu izango ditu: marrazketaren oinarriak, kolorearen eta pinturaren oinarriak eta plastika-garapena. Hala ere, oinarri horiek badituztenek ere egin dezakete ikastaro hori, lantegi moduan antolatu denez gero, askatasun osoz egingo baita lan, parte-hartzaile bakoitzak bere estiloa garatu ahal izan dezan.  
  • “Argazkilaritzako ikastaroa”: Zure kamara ezagutu eta errendimendua ateratzeko, argazkiak deskargatu eta ordenagailuan lantzeko, erretratuak, gauez argazkiak egiteko teknikak, paisaiak, makro argazkiak, time-lapseak,...egiteko ikastaroa.

Ikastaro guztiak 9 hilabetekoak dira, hau da, ikasturte osokoak, eta asteko egun desberdinetan emango dira. Plaza-kopurua mugatua da, eta matrikularen prezioa haurrentzat 53,50 eurokoa da eta gazteentzat 62,50 eurokoa.

 

Eskuorrikoa

PDF 1,5 Mb

Izena emateko epea urriaren 5ean amaituko da. Informazio gehiago eskatu nahi duen orok Udalaren barrutietan kokaturiko HAZeko bulegoetara jo dezake edo 943-344034 telefono-zenbakira deitu, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.