Eduki publikatzailea

Ikastaroak 2018/19, haur, nerabe eta gazteentzat

Aurtengo berrikuntzak hip-hopa, patchwork, eskulanak eta argazkilaritza digitala dira.

 

INFORMAZIO ORRIA

PDF 0,6 Mb

Pasaiako Udalaren Gazteria Departamentuak gazteentzako ikastaro eta tailerrak antolatu ditu, ez bakarrik gazteentzat, baita haur eta nerabeentzat ere. Urriaren 8an ekingo zaie jarduerei eta izena emateko epea irailaren 17tik, ostirala, urriaren 5era bitartekoa izango da.

6-11 urte arteko haurrentzako ikastaroak:

  • “Patchworkeko ikastaroa”: Forma eta kolore desberdinetako oihalak josiz oso haur liburu politak, estutxeak, poltsak, apaingarriak,... egiteko ikastaroa.
  • “Marrazketa, buztina eta pintura”:  Plaza-eskaera handia dela-eta, iaz bezala mantenduko dira, adinaren arabera banatuta; kasu honetan 6-11 urteko adin-tartean
  • “Eskulanak”: Oso gauza desberdinak egiteko ikastaroa: fieltrozko brotxeak, ispilu zatiekin egindako kaxak eta koadroak, kamiseten eta zapatilen diseinua, goma-ebaz egindako figurak, koloretako hareekin kuadroak eta botilak, eztainua bozeltzea,... 

12-16 urte arteko nerabeentzako ikastaroak:

  • “Manga komikiak eta ilustrazioa”:  Ikastaro honetan 9 -16 urte bitarteko gaztetxoek ikasiko dute marrazkiak egiten, testu edo gai bat ilustratzen, eta manga japoniar estiloko komikiak, testua dutenak edo gabeak, sortzen.
  • “Hip-hopa”: adierazpen librea sustatzeko hip-hop dantzaren bitartez. Ikastaro hau Antxoko Gazteleku berrian egingo da, ostegunetan. 
  • “Marrazketa, buztina eta pintura”:  11 urtetik aurrekoentzako.

16 urtetik aurrerako gazteentzako ikastaroak:

  • “Marrazketa eta pintura”: Gazteentzako ikastaro honek hiru modulu izango ditu: marrazketaren oinarriak, kolorearen eta pinturaren oinarriak eta plastika-garapena. Hala ere, oinarri horiek badituztenek ere egin dezakete ikastaro hori, lantegi moduan antolatu denez gero, askatasun osoz egingo baita lan, parte-hartzaile bakoitzak bere estiloa garatu ahal izan dezan.  
  • “Argazkilaritzako ikastaroa”: Zure kamara ezagutu eta errendimendua ateratzeko, argazkiak deskargatu eta ordenagailuan lantzeko, erretratuak, gauez  argazkiak egiteko teknikak, paisaiak, makro argazkiak, time-lapseak, ...egiteko ikastaroa. Ikastaro hau Antxoko Gazteleku berrian egingo da, astearteetan. 

Ikastaro guztiak 9 hilabetekoak dira, hau da, ikasturte osokoak, eta asteko egun desberdinetan emango dira. Plaza-kopurua mugatua da eta matrikularen prezioa haurrentzat eta nerabeentzat 53,50 eurokoa da eta gazteentzat 62,50 eurokoa.  

Izena emateko epea urriaren 5ean amaituko da. Informazio gehiago eskatu nahi duen orok Udalaren barrutietan kokaturiko HAZeko bulegoetara jo dezake.