Eduki publikatzailea

Ikastaro hasiera jatorri askotariko emakumeen taldean

JATORRI ASKOTARIKO EMAKUMEEN TALDEA

Emakumea bazara,
Hona bizitzera etorri bazara, eta hemen gelditzea erabaki baduzu,
Zuk bizi izandako migrazio-prozesuaren antzekoa pasa duten emakumeak ezagutu nahi badituzu,

HAU ZURE INTERESAKOA DA!

2017/2018ko ikasturtea matxan jarriko dugu URRIAREN 5ean. Zatoz gurekin:
Laguntza eta elkartasun sare bat sortzeko.
Zure eskubideak ezagutzeko.
Zure osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko.
Informazioa eta aholkularitza jasotzeko.

Astean behin elkartuko gara, eta horrez gain, hilean behin tailerrak antolatuko ditugu: sukaldaritza, dantza... Animatu! Doakoa da!

Interesa edo jakin-mina baduzu, etor zaitez inolako konpromisorik gabe egingo ditugun informazio-bileretara.

ANTXO

Tokia: Gizarte Ekintza Saila, Gelasio Aranburu, 8, behea.
Ordutegia: goizez: 9:30-10:30 ala arratsaldez: 18:00 - 19:00

TRINTXERPE

Tokia: Trintxerpeko Alkateordetza
Ordutegia: goizez: 12:00-13:00 ala arratsaldez: 16:00 - 17:00

Haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko dugu, hala behar izanez gero. Haurtzaindegi-zerbitzua eskatzeko, urriaren 3a baino lehen deitu behar duzu telefono-zenbaki honetara: 943004320.

ZURE ZAIN EGONGO GARA