Eduki publikatzailea

Ikastaro berria udal ludoteketan

Pasaiako Udalaren Gazteria Departamentuak eta Kantauri Ludiko Elkarteak, Udal Ludotekak kudeatzeaz eta koordinatzeaz arduratzen den elkarteak, udal-ludoteketan izena emateko epea ireki dute. Epea irailaren 15etik 30era egongo da irekita, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:00etatik 19:30era.

Ikasturte berri honetan Antxoko ludotekaren zerbitzua 3. hezitzaile batez indartzen jarraituko dugu hartara, ludoteka horretara joaten den haur kopurua handiari dedikazioa eta arreta, eta zerbitzuaren kalitatea hobetu ahal izateko.

Ludotekak Pasaiako lau barrutietako haurren eskura daude Trintxerpe-San Pedron, Donibanen eta Antxon. 4 urtetik 12 urtera arteko haurrak hartzen dituzte bertan.

Gizarte- eta hezkuntza-ekipamenduak dira, haurrak elkartzeko eta jolasteko leku bat. Horrez gain, euskara aberasteko eta sozializazioa garatzeko aukera ematen dute. Halaber, ludotekek ahalbidetzen dute haurrak sormenaren bidez garatzea; lagun berriak egitea; irudimena bizkortzea; eta jolasen ardura hartzea, horiek partekatuz.

Jolas-jarduera ugari egiten dira ludoteketan; esaterako, jolas askeak, mahai-jolasak, lantegiak, txotxongiloak, txangoak, jolas- eta liburu-mailegua, etab.

Pasaiako txikienentzako zerbitzu horri urrian ekingo zaio, eta ekaina arte izango dituzte ateak zabalik, astelehenetik ostiralera.

Adin horretako haurrak dituzten pasaitar familia guztiei igorri zaie izena emateko epeari buruzko informazioa. Izen-emate guztiak ludoteketan bertan egingo dira: Trintxerpe-San Pedroko ludotekara joango direnek Espinosa de los Monteros kalean, Poblado auzoan, eman behar dute izena, edo 943-392510 telefono-zenbakiaren bidez. Donibaneko ludoteka herri eskola zaharrean dago, J. J. Otaegi plazan; bestela, 943-517290 telefono-zenbakia erabil daiteke. Antxokoek Gure Zumardian dagoen Azoka eraikinean eman behar dute izena, edo 943-248512 telefono-zenbakiaren bidez.

 

Matrikula orria

PDF 0,2 Mb

Ikasturte osorako kuota, urritik ekainera artekoa, 56,20 €-koa da, eta diru-sarreraren egiaztagiria ludotekara bertara eraman behar da, izen-ematea formalizatzeko.

Udal-zerbitzu horrek oso harrera ona du haurren artean; izan ere, pasa den ikasturtean, 300 haurrek hartu dute parte ludoteketako jardueretan.